Promozio orrien ohiko goraipamenez gain, erreferentzi handirik gabe iritsi zait diska hau eskuetara. Brian Ellis California aldeko musikari elektronikoa dela eta jazz, funk eta antzeko musika organikoen ukituak ematen dizkiola bere musikari. Informazio gehiagoren bila bere myspace gunean sartzean diskoaren azaleko psikodelia estetika web gunean mantentzen da eta horri lotuta jatorri anitzeko aipamenak ikusi daitezke. 70. hamarkadako krautrock eta progresiboaren hainbat legenda (Amon Duul, Soft Machine eta holakoak), jazz musikariak (Charles Mingus, Sun Ra, Coltrane), IDM ingurukoak (Aphex Twin, Boards Of Canada, Autechre