Shingo Asari japoniarra Panda izeneko pop taldeko kidea da. Dance-punkaren sustatzaile nabarmenetako bat da eta The Vandals taldearen ohiko kolaboratzaileetako bat. Bera da talde honen erremixak egiten dituena. Japoniar freak honek hamaika erremix bildu ditu disko honetara, eta erakutsi ere zer egiteko gai den, jatorrizko kantuei berezko soinuak ezarriz, erritmo diferenteak eta saxo soloak. Emaitza punk, hip-hop, pop, jazz eta ambient soinuen nahasketa bat da, anitza bezain bitxia, non pasarte makarra-ilunak nahiz koloretsuagoak entzun ahal ditugun. Diskoa hamar minututik gorako swing batek ixten du. Harrigarriak. Japoniarrak.