Beltza zena txuri bihurtu da. Zuzenak ziren mezuak, zeharkakoak dira, orain. Gazte gaiztoak ziren hasiberritan Soziedad Alkoholika taldekoak. Egun, gaizto badira, baina ez horren gazte. Lehendabiziko diskoarekin izandako arazoak konpondu asmoz, talde gasteiztarrak
Sesion #2 izenarekin hastapena berreskuratu nahi izan du. Horretarako, lehen disko hartako kantak hartu, garbitu eta berriz ere grabatu dituzte.
Intoxikazion Etilika maketa bikaineko hiru kantu ere jaso dituzte (tartean da,
Padre Black & Decker hardcore ereserkia). Diskoak duen onena, soilik Tue Madsen artistarekin beste behin ere egindako lana da. Eta hori ere, eztabaidagarria da. Izan ere, arabarren lehen diskoak duen xarma ez du inolaz ere berrargitalpenak. Soinu zikinak ere abantailak ditu. Bestalde, abestiei letrak aldatzea ez da zale askoren gustukoa izan. Taldekoek ondo argudiatu dute arrazoia: