Amurrioko musikaria Australiako rock and roll zale sutsua da. Tex Perkins, Kim Salmon edota askoz ezagunagoa den Nick Cave bere kutunen artean daude.
Sapos y Culebras honetan aipatu munstro basati eta lokaztuen rock and roll hezearekin bustiriko dozena bat kantu bildu ditu. Vilek gaztelaniaz abesten du, ondorioz Corcobado eta antzeko rock croorner-en oihartzunak gogora ekartzen ditu. Kantu landuekin osaturiko diskoa da. Gitarra, bateria eta baxuaren lana soinu horma eraikitzea da, Luisen ahotsa eta hitz poetikoak nabarmentzen diren bitartean. Ahotsaren presentzia handiegia da aipatu soinu pareta horren kalterako, agian grabazio kontua izango da. Hala ere, Luis ezagututa ziur naiz zuzenean gitarrak ozenago entzungo direla. Rock and roll disko iluna da, ilunpean entzuteko.