Ez dut uste Bartzelonako Razzmatazz aretoak duen indarrari buruz mintzatu beharra dudanik. Bertan taularatzen dira mundu mailako talde ezagun eta eraginkorrenak. Horretaz gain, gau partean murgiltzen garenean, hainbat areto ezberdinetan banatzen da Razzmatazz handia. Areto horietako batean, Razz Club deiturikoan hain zuzen, ibiltzen da diskoak jartzen dj Amable, eta jada bere nortasuna jarri dio areto horri, Razz gauean murgiltzen den nortasuna. Rockaren albotik datozen doinuak dira nagusi dj honek jartzen dituen kantuetan (Delorean, Super Furry Animals, The Libertines, B.R.M.C., The Vines...); popari ere egiten dio keinurik (Das pop, The Coral, Fountaisn of Wayne...) eta baita giro elektronikoei ere (Goldfrapp, Moby vs. Princess Superstar, Primal Scream