Egia esan, ez dakit disko hau gustuko dudan edo ez dudan gustuko. Nahiko hotz utzi nauela esango nuke, baina badituzte abesti zoragarriak eta gainera gure artean jarraitzaile andana dituzte. Hori beti da zeozerren garantia. Energia badago, mezua badago, konpromisoa badago eta (oh! ustekabe bikaina!) vintage soinuren bat ere ageri da, oso modu sotilean. Aldaketak egon dira taldeko partaideen artean, baina esaten digutenez, zuzenean ez dute indar apur bat ere galdu. Disko honi aukera bat edo bi baino gehiago eman behar dizkiogulakoan nago, zeozer ezkutuan.