Single. Banakoa, ezkongabea, laguntzarik gabekoa, bakarra eta bakartia hiztegiaren arabera. Teresa Iturrioz lana deskribatzeko garaian kontraesan txiki bat dagoela iruditzen zait.
Alde batetik, garbi dago Teresaren pertsonalitatea eta musikarako gaitasuna bakarrak, paregabeak eta handiak direla.
Pianistico lan motz (4 abesti) eta berri honek garbi uzten duen gauza da hori.
Baina, beste alde batetik, Single-ren inguruan lan egiten dutenak berebiziko garrantzia dute. Teresak abestiak sortzeko duen gustu ona eta jakituri bera azaltzen ditu laguntzaileak aukeratzeko garaian. Ohi duen bezala, Aventuras de Kirlian-eko garaietatik lagun duen Ibon Errazkin da musikari nagusia eta oraingo honetan Antiren (Penelope Trip eta Telefilme) eta Jose Anituaren (Cancer Moon, Josetxo Grieta