Bi gitarra eta bateria. Baxurik ez. Zehatzago esanda, tranpa txiki bat egin dute: baxu soka batez moldatutako gitarra bat baliatu. The Jesus and Mary Chain, Spacemen 3 edo My Bloody Valentine dituzte, besteak beste, eragin iturri.
Nihil Obstat da euren lehen diskoa. Shoegaze, spacerock, noise eta punkaren artean, abesti sendoak eta soinu geruza dentsoa erdiesten dute. Zaratatsuak eta ilunak dira. Gitarra zorrotzak eta geruzak eta geruzak eta geruzak gustukoak dituzte. Hitzei dagokienez, apokaliptikoak eta kritikoak dira. Debut ona.