Tabernetan gauza askotarako beta dago: besteak beste, pote bat hartu, musika entzun, lagunekin solasean jardun, zuzeneko emanaldiekin gozatu zein egunkari eta aldizkariak irakurri, tartean Entzun! urtekaria. Baita fanzineak eta esparru komertzialetatik at lan egiten duten Euskal Herriko zenbait bakarlari eta musika talderen diskoak eskuratzeko aukera ere, maiz komunikabide masiboetatik gugana iristen ez diren harribitxiak aurkituz. Eta horrela iritsi zitzaidan mintzagai dugun diskoa eskuartera. Bertan Durangaldea eta inguruetako panorama musikalaren zatitxo bat aurkituko dugu soilik. Musikalki emankorra eta anitza da Anbotoren magalean aurkitzen den lur eremu hori (Ihesbide, Etxe, Ade+Flow, Seiurte, Tuesday Evenings, No Humano, Sermond