Dylanek ezinbesteko beste disko bat plazaratu du. Modern Times hau gordina da, bai, bizirik dauden erritmoz betea dago. Laneko hamar abestiak kriptikotasunaren eta samurtasunaren artean mugitzen dira. Dylanek, ohi bezala, abestien esanahiarekin jolasten du, blues primitiboan inor gutxi bezala maneiatzen baita Minneapolisekoa. Dylan jazz orkestra batekoak diruditen musikariez baliatzen da oinarrizko amerikar folka interpretatzeko: blues, rock, gospel eta r&b. Modern Times diskoa Dylarengan ohikoak diren kontrastez beterik dago, ekaitz ilun baina ederreko bidaia eskainiz. Chaplinek bezala negar eta barre egiten digu disko bikaina osatzek.