entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Misinformation overload Tv Smith

Punk-rock CD
Betiko punk rocka aitzindari baten eskutik aurkezten zaigu hemen. Tv Smithen itzuleraz gehiago espero nuen. Baina tira, gauzak batzuetan ez dira espero bezala eta dagoenarekin konformatu behar. Abiadurak ezkutatzen du irudimenaren lekua disko honetan. Nahiz eta punk ereserkiz josita datorren. Hasierako Good times are back azkarretik Not in my name edo Small rewards bigunagoetara igarotzen da, berriz ere intentsitatea berreskuratzeko (Right hands rise). Intentsitate hori gitarretan eusten bada ere, letrek ere berebiziko indarra erakusten dute karga eta kritika sozialaren eskutik. Izen handiak datoz lan honen grabaketan: Die Toten Hosen-en ekoizlea den John Caffery arduratu da lan honetaz. Bi urte iraun ditu grabaketa prozesuak eta Britainia Handia eta Alemania artean gauzatu da. Horrek agian intentsitate puntu bat galdu arazi badio ere, Vom bateria-jolea (Die Toten Hosen, The Boys) eta Tim Cross tekla-jolearen (The Adverts, Mike Oldfield) parte hartzea ahalbidetu du. Bakarlari moduan argitaratu duen disko berrienean luzerako indarra erakutsi du eta horrela iraun dezala.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.