Hirurogeiko hamarkadaren bukaera sasoi jori eta mugituenetako bat izan zen sormenari dagokionez. 1968an hain zuzen, Michael Yonkersek argia ikusiko ez zuen lana grabatuko zuen, Microminiature Love. Oraindik garbi ez dauden arazo batzuk izan zirela medio, ezkutuan gelditu da gaur arte lan hori. Bada, Sub Pop zigiluak Microminiature love eta beste sei kantu (1968 urte ingurukoak) CD batera bildu ditu. Michael Yonkersek bere gitarrak eta efektuak moldatzen zituen, eta Minneapoliseko eszena lisergikoan musikari ezaguna zen. Eta zer aurkituko dugu Microminiature love honetan? Ba, labur esanda, egitura errepikakorrak, soinu eztandak, eromena, oihu urratuak, ekoak, saturazioak, psikodelia, bluesa, martzianokeriak