Pulling Teeth metalaren eta hardcorearen artreko esparruan mugitzen den AEBetako beste talde bat da. Baina ez da ohiko metalcore taldea. Soinu horren zordunak dira, baina Pulling Teethen proposamenean badaude neocrustaren aztarnak eta, alde horretatik, Cursed Kanadako taldea ekartzen didate gogora. Bigarren disko luzea dute
Martyr inmortal, eta bertan doinu apokaliptikoak nagusitzen dira,
Dismissed in time azken abestiaren biolinaren tristeziarekin apur bat baretzen direnak. Negatibotasun itzela dago letretan zein musikan, eta etsipena eta gorrotoa darizkie. Azalaren diseinua Left For Dead taldeko Jeff Beckmanek egin du, baina, egia esateko, nahiko itsusia da.