Txalogarria da benetan Martxaundi ekimena. Euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen Tolosako (Gipuzkoa) Galtzaundi euskara taldeak 90eko hamarkadan martxan jarri zuen, euskal musikagintzari eta eskualdeko talde eta musikari hasiberriei laguntzeko asmoz. Geroztik lau urtetik behin antolatu du, eta bosgarren kantu bilduma kalean dauka jadanik.
Martxaundiri esker, eskualdeko talde eta musikariek kantu bat grabatu eta argitaratzeko parada izaten dute. Euskaraz abestea eta diskoetxeren batekin kontraturik ez izatea dira Maurtxandi kantu bilduman parte hartzeko bi baldintza.
Hamar taldek parte hartu dute bosgarren Martxaundin. Bonberenea etxeko estudioetan egin dituzte grabazio saioak, Karlos Osinaga