entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Gartzia 2011

M oo D Elastic Band

CD
Elastic Band-en bigarren diskoaren azala. Elastic Band-en bigarren diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Boogie Beach days (Rock On Music, 2009) izan zen Granadako taldearen estreinako diskoa, eta kritika ezin hobeak jaso zituen. Bigarren luze honek M oo D (Chesapik, 2011) horren trazak ditu, ere.
Formazioa, diskoetxea eta egiteko moduak aldatu badituzte ere, Elastic Banden soinuak jarraitzen du berezia eta ezaguna izaten. 60. eta 70. hamarkadetako pop-rock psikodelikoari, 80. hamarkadako sinteak gehitu behar zaizkio. Oroimen ona dute Elastic Bandeko lagunak zeren euren soinuan dena da eragina, errebisionismoa eta musikaren historian eman diren estiloen nahasketa. Zergatik kontsolatu musika estilo bakarrarekin XXI. mendean bagaude eta musikaren estilo eta eragin desberdinak inoiz baino presenteago badaude? Elastic Banden diskoa entzutea disko asko batean entzutea bezalakoa da, baina dantzagarritasuna, dibertsioa eta umorea galdu gabe. Pablo Romanen ahots iradokitzaileak, ingelesez abesten, Espainiako indie pop eszena irauli du goitik behera; sinpletasunak ez du lekurik M oo D honetan, nahiz eta askotan barre egin euren buruen kontura (turuta baten soinua behin baino gehiagotan entzuten da diskoan).
Esan bezala, Elastic Bandek estilo desberdinak nahasten ditu, eta nahasketa hau ez da abestiz abesti egiten, baizik eta abesti berean reggae, hip hop, country, eta popa zein rocka aurki dezakegu. Esaten dute diskoa hiritarra eta festazalea dela. Argi dagoena zera da, dantzarako eta ondo pasatzeko egina dela, eraginak eragin.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.