Argi dago gaur egun Black Sabbath taldeak ez duela inongo aurkezpenik behar, eta inork ez daki hard rocka eta bere deribazioak Ozzy Osbourneren garaiko Black Sabbath gabe nolakoak izango liratekeen. Hala ere, bigarren garai bat egon zen, noiz eta Ozzyk bere bakarkako bidea hasi eta talde utzi zuen. Orduan, Rainbow talde mitikoko abeslari Ronnie James Diok ordezkatu zuen. Esan dezagun, bidenabar, Ritchie Blackmorek, Deep Purple-ko gitarra-joleak alegia, sortutako taldea zela Rainbow eta talde honetan, besteak beste, Jeff Beck ibili zela.
Diok ahotsen ardura hartu zuenean, soinuaren aldaketa nabaria izan zen. Hala ere, taldearen soinua mantendu zen, infernutik etorritako base erritmiko eta riff pisutsuak