Azkenean kaleratu da Peio Serbielleren lan berria (gehienok gertaturikoa dakizuelakoan nago). Proiektu erraldoi hau orain oharkabean pasatzen ari dela dirudi. Diskoan euskal kantu tradizionalak (Haurtxo txikia, Maitia nun zira) eta Serbiellek berak sortutako doinuak (Izarren laztana, Ez ahantz) agertzen dira, estudioko grabaketa-lanak ikaragarria izan behar zuen honetan. Benetan nekeza izan behar baitu Bordeleko Orkestrako partaideak eta abesbatza bat zuzentzea, baina baita ere hainbat musikarien instrumentu anitzak txertatzea (Juan Mari Beltranen txalaparta, Frasco Santiagoren gitarra flamenkoa edo Michel Massiasen bandeoia, esaterako). Hortaz, World music delakoari hurbiltzen zaio lan aberats eta tarteka hunkitzea lortzen duen hau.