Radio Euskadiko La Jungla sonora irratsaioak 1989an eman zituen lehen urratsak. Gaur egun arte 2.000 abesti inguru jo dira hango estudioetan zuzenean, baina mintzagai dugun bilduma honetan 20 baino ez daude. Aukeraketa lan nekeza izanen zuen Joseba Martinek zalantzarik gabe. Diskoa irratsaioaren artxiboko grabazio zaharrenarekin abiatzen da, Flying Rebollos-en Verano del 82 kantu erakargarriarekin alegia. Hortik abiatuta eta kronologikoki ordenatuta, askotariko taldeak bata bestearen atzean entzuten ditugu: Josetxo Anitua eta Jon Zamarriparen Cancer Moon, Ama Say, Elliott Murphy, Jabier Muguruza, Alboka eta Marta Sebesty