Soinu banda bati buruz esan daitekeen gauzarik onena pelikulatik kanpo ere bizitza duela omen da. Ez nago ados. Tarantinoren azkeneko bi zine lanetan bildutako musikak arnasa propioa dauka justu filma ikusten duzun unera arte, hortik aurrera ez dago Nancy Sinatra entzuterik (Bang bang he shoot me down) David Carradine-ren musuzapi odoldutik bereizia, edo Santa Esmeralda-ren Don