Gotzon Barandiaranen poemetan oinarritzen da Bihotz Bakartien Klubaren (bbk) Katamalo izeneko emankizun berria. Hartara, musikak berak baino garrantzia gehiago dute hitzek lan honetan. Barandiaran larrabetzuarra biluztu egiten da, baina bbk-ren lan honetan musika lasaiarekin eta arinarekin jantzi ditu bere olerkiak, eta, horretarako, Gorka Urbizu izan du ondoan. Diskoak zazpi kanta baditu, Urbizuk lautan abesten du. Barandiaranen ahotsa ere entzuten da aurrenekoan, eta laugarrenean Nerea Arbizuk abesten badu, Alex Arregik akabera polita ematen dio diskoari,