Klubeko kultura deitutakoak eman duen diskoetxerik prestigiotsu, eraginkor eta serioenetakoak 150 erreferentzia argitaratu ditu dagoeneko. Klubeko kultura kontzeptuaren pean estilo sorta arras handia biltzen den moduan, halakoxea da zigilu honetako buruen mentalitatea. House-tik abiatuta hip-hoperaino, techno zein elektro estiloetatik pasatuta, kalitatea da etxeko hontako artistek komunean duten gauza bakarra. Kalitatea, hain zaila aurkitzeko eta/edo hain erraza eskaintzeko, zigiluaren katalogo bikainak agertzen digun bezala. Etxe honetakoa da esaterako Kruder&Dorfmeister-en saio mitikoa, Herbert&Dani Siciliano-ren ukitu melengak, Ursula Rucker-en bertsoak eta Terranovaren beat-ak. Playgroup, Thievery Corporation, Smith&Mighty, A guy called Gerald eta beste hainbat. Gainera, zigilu honek soinu garaikideen entziklopedia handia (saio moduan aurkeztua) edukitzeko ohorea dauka baita ere: Dj Kicks sorta, alegia. Nork ematen du gehiago? Ba, K7-k berak, izan ere CD bikoitzarekin batera DVD bat badatorrelako, non kantu onenen bideoak ikus daitezkeen.