Hor da bere burua maite duen morroi hau? Protagonistaren web orriak apenas argitzen du ezer. Interneteko beste orrietan ere ez dut informazio gehiegi lortu. Texasen bizi dela, aita siriarra duela, duela urte batzuk Selim anaiarekin disko bat atera zuela Nourallah Brothers izenarekin, eta ez dituela kontzertuak ematen. I love Faris bere bakarkako lehen lana da eta, zinez, pop bitxia da.
Gaur egun gero eta urriagoak dira Nourallah bezalako musikariak, helburu bakarra urteetan iraungo duten melodia ederrak egitea duten musikariak, pop klasikoaren bertute guztiak bizpahiru minutuko kantuetan biltzen saiatzen direnak