2007. urtean Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak hamabi urte bete zituela ospatzeko disko berezia kaleratu zuen. Arduradunen esanetan, disko horrek diskoetxeak zituen bi hutsune betetzera zetorren; batetik, urteetako ibilbide horretan musika elektronikoari tarterik eskaini ez izana eta bestetik, diskoetxean diskoak kaleratu dituzten taldeen disko bildumarik atera ez izana. Helburu horrekin eta