Aspalditik Frantzian bizi den nigeriar hau ez da etorri berria. 40 urte daramatza gutxienez musika munduan, afro-beat estiloa jorratuz, bera baita estilo horren sortzailea Fela Kutirekin batera. Tonyk eta Felak irrati saio batean ezagutu zuten elkar gazte zirenean eta bateria jotzen ikasi ondoren, Fela Kuti & Afrika 70 taldean aritu zen. Bere lana ez zen bakarrik erritmoa eramatea, zuzendari musikal gisa ere zeregin garrantzitsua eduki zuen. 70eko hamarkadan, AEB eta Europan emanaldi asko eskaini zuten, bereziki jazz jaialdi zirkuitoetan. Beranduago disko mordo eta bikain batzuk argitaratu ondoren, bakoitzak bere aldetik joatea erabaki zuen. Tony Allen Europara hurbildu eta beste artista ezagunekin hasi zen kolaboratzen: Manu Dibango, Ray Lema eta King Sunny Ad