Trikitilari ezagunak hiria hartu du bere disko berriaren ardatz. Berak sortuak dira hirien (Napoli, Agadir, Ataun,...) izenburuak dituzten hamaika kantu pasatxo. Bilbotarraren grabaketetan ohikoa denez, hainbat musikariren (euskaldunak eta atzerritarrak) parte hartzea bildu du instrumentu desberdinekin lana aberastuz: txalaparta, alboka, gaita galiziarra, pianoa, kontrabaxua... Bilbao 00:00 H disko dotorean lortu zuen musikarekin bezainbeste harritu ez bagaitu ere, lan duina dugu honakoa. Aipatzeko modukoa iruditzen zait CDaren liburuxkaren edizioan kredituen testuak gaztelera hutsean daudela. Euskaraz idatzirik dagoen bakarra Joseba Zulaikak hiriaren inguruan sorturiko testu labur bat da.