entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2004

Hip-Hop Forever II Dj Jazzy Jeff

Hip-hop CD
Nork esango luke. Bere garaian rap musikaren atal komertzialenaren parte zen Jazzy Jeff eta orain, komunikabide masiboen argietatik urrunago egon arren, rap musikaren lehen lerroan mantentzea lortzen du. Will Smith eta Fresh Prince telesailaren garaiak pasa ziren eta Jazzy Jeff, gaur egun egiten den rap komertzial aspergarriaren jokoan sartu gabe, rap zaletuen errekonozimendua lortzen ari da, besteak beste, orain aurkezten dugun sesioari esker. A touch of jazz izeneko produktorarekin musika egiten eta promozionatzen eman ditu azken urteak eta horrekin batera, disko jartzaile lanetan aritua da. Azken atal honen barruan, rap musikaren garai desberdinak jasotzen dituen sesioa kaleratu berri du, tartean klasiko, gauza ezagun eta ez horren ezagunekin (Nas, Beatnuts, Pharcyde, Cypress Hill, Gang Starr, Jeru edota Wessun, O.C., Jaylib eta antzekoekin). Oro har, BBE eta Rapster zigiluek kaleratzen dituzten lan gehienetan bezala, kalitatearen eta komertzialtasunaren (zentzu onean) arteko oreka lortzen duela esan daiteke.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.