Doinu guztiak instrumentalak dira eta hitzik ez dago hemen. Gauza handirik ez dakit Ursulari buruz, bere aurreko diskoak ez ditut entzun eta taldeko partaideak zeintzuk diren ez daukat garbi. Andaluzia aldetik datozela eta bi besterik ez direla, hori da dena. Foehn diskoetxearen webgunean pixka bat begiratu ondoren 10 urte daramatzatela eta bai Foehn baita beste diskoetxe batzuetan (Moonpalace) lanak argitaratu dituztela ikusi dut. Baina ez dut askoz gehiago jakin nahi izan momentuz. Bat batean, espero gabe nire bizitzan gurutzatu den disko bat izan da eta aho bete hortz utzi nau. Une zoragarri honen misterioa mantendu nahi dut tarte batean behintzat. Trantze eder honen eragina luzatu