entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

Gure mandamentuak Brigada Criminal

Punk-rock CD
Diskoz disko soinu aldaketa nabarmenik eskaini ez duen taldea da Brigada Criminal (ez du halere, zertan aldatu behar), baina diskoz disko hazi egin den taldea ere bada. Eta nahiko modu nabarmenean gainera. Autoekoitzitako lan batekin debuta egin zuten, Dorrao tabernako zazpi hazbetekoa etorri zen gero, Stupenda Jonesekin konpartitutako CDa handik gutxira, eta azkenik, oraindik labeko berotasuna gordetzen duen Gure Mandamentuak disko luzea. Hazi egin direla diogu, geroz eta sendoago sumatzen baitzaie lau taldekideei, bai azken diskoan bai zuzenean ere. Gure mandamentuak-ek hamabi kantu biltzen ditu punk rocka eta rock&rollaren bidezidorretan barrena, pieza azkarragorik badute ere, Frenopatiks-en Heroia bertsio hardcorezalea, kasu. Diskoak oldarkortasun puntu ona, malaoxtiaz betetako hitzak (Euskal eskubia, Gugandik oso gertu, Mi idolo ca
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.