Konfirmazioaren diskoa izan zen hura, eta lan berri hau entzuterakoan ezinezkoa da hura gogora ez ekartzea, eta ez soilik izenburuarengatik. Aurrekoetan bide akustikoa jorratu ondoren (Beck eskubide osoz dago kokatuta kantu konposatzaile onenen artean Mutations eta Sea changes diskoetan egindakorengatik), berriz ere hip-hoparekin jolasean dabil, funk oinarriak slide gitarrekin korapilatzen, tarteka blues armonikak sanpler bidez sartuak, edo, bere kantu ezagun batean esaten zuen bezala,