Askoetan talde batek estilo ezberdin asko nahasten dituela esan ohi da (funtsean musika guzti-guztiak neurri handiago edo txikiagoan estilo nahasketak direla ahaztuz) hori soilik musika ona izatearen sinonimo izango balitz bezala. Mila aldiz errepikatu diren ideiak hausle edo berritzaile moduan saldu nahi izaten dizkigute askoetan. Musika ona ala txarra besterik ez dagoela pentsatzen duten horietakoa naiz eta askoetan honelako deskribapenen atzean musika txarra edo gutxienez aspergarria besterik ez dut aurkitzen.
GAFen kasua ez da hori, ezta gutxiago ere. Nolabaiteko jazzaren eta hardcorearen arteko nahasketa antzekoa jorratzen dute eta honelakoetan 12Twelve, Ken Vandermark, Zu