Hurrengo hilabetean Supersuckers-ekin egingo dute bira luze bat, eta gure artean izango dira apirilaren 8an Bilboko Kafe Antzokian. Hau da hau bira lizuna! Eta Tucson-eko taldea bezala, disko berri bat dute besapean, bilakaeraren kontrako hamabi abesti hain zuzen ere. ZZ Top eta AC/DC-ren postulatuak ez dira aldatuko inoiz ez, eta guretzako berririk onena da, ondo dakitena egiten badute, zertarako zeozer berria frogatzea?