AEBetako gordeleku ilunenetatik irtendako taldea izan zen Swans. 80ko hamarkadan, Michael Gira eta bere lagunek abiadura geldoko doinu ilun, zaratatsu eta beldurgarriak ondu zituzten eta maisulanen bat ere grabatu zuten (Children of God).Swans atzean utzi zuenetik, beste proiektu batzuk jarri ditu abian Girak: The Body Lovers lehendabizi eta The Angels of Light orain. Azken hau 1999an hasi zen, eta Everything is good here / Please come home hau bere hirugarren diskoa da. Michael Giraren lanaren nortasun zeinuak bete-betean azaltzen dira