Mala Raza diskoetxearen eskutik, eta bi taldeekin elkarlanean, ailegatu zaigu Criaturak eta Politburok partekatzen duten plastiko zati hau. Criatura Zaragozako taldea ez da ezezaguna gurean, hainbat lan argitaratu dituztelako, eta hemen agertzen diren bi kantuetan betiko ildoari eusten diote, hots, bihotza hunkitzea eta burmuina astintzea helburu dituen emo-punk dotorea, bi ahotsen arteko joko politak, abiadura eta gitarra zorrotzak. Badirudi orain disko berria prestatzen ari direla. Politburok, berriz, lehenengo lana dute hau. Laudio inguruko hardcore eskolaren tradizioari jarraitzera datoz, baina haien proposamena oso pertsonala eta berezia da. Post hardcorearen eremuetan mugitzen dira, teklatuak erabiltzen dituzte, eta zenbait unetan Bermeoko M