entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2005

Enemy Of God Kreator

Thrash CD
Mille Petrozzaren mutilek lau urte behar izan dituzte errebolta bortitzari jarraipen duin bat emateko. Oraingoan ordea, iraultzak alde batera utzi eta jainkoaren etsaiak direla adierazi dute. Sentimendu nahiko hedatua metal musikaren alor muturrekoan. Enemy Of God izenburu deigarriaz gain, lan honetan hamabi abesti gordinekin egingo dugu topo. Lehen kantutik diskoa amaitu bitarte, belarriek etengabeko egurketa jasan beharko dute. Baina ez beldurtu, egurketa sanoa eta guztiz gomendagarria baita lepoko mina sendatzeko. Enemy Of God, Impossible Brutallity eta Suicide Terrorist abestiak ditugu bortizkeria hoberen islatzen dutenak. Bestalde, Dystopia eta The Ancient Plague bezalako kantu landuago eta lasaiagoak entzun ahal izango ditugu. Diskoko bi abesti borobilenak. Ekoizpenari dagokionez, soinu garbi eta bikaina lortu dutela esan behar da. Andy Sneap ekoizleak gogor egin du lan. Azken batean, Kreator taldeak berriz ere argi utzi du 80. hamarkadako arrakasta errepika daitekeela. 2005, headbangingaren urtea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.