Lehenengo abestitik irribarrea aurpegian jartzen dizun disko horietako baten aurrean gaude. Eguna alaitzeko melodiak, koruak eta, batez ere, leloak. Heltzen da momentu bat non abestiak klimax batera ailegatzen diren, eta instrumentazio aldetik aparteko ezer eskaini ez arren (batzutan bai!WOW!), ahotsen jokoetan du talde honek ezaugarri bereziena. Batzuentzat hitzak eta melodiak txatxuak edo memeloak izan daitezke eta, egia esan, rock taldea izatetik popetik hurbilago egotera pasatu dira. Gure lana diskoak gomendatzea bada, eta melodiei beldurrik ez badiezu, disko hau belarriratzea eskatzen dizut, arren.