Kaos Etiliko banandu zenean sortu zen Kaotiko. Nork esango zien orduan, sei urte beranduago multinazional batek fitxatuko zituela! Patua ote? Dena delakoa, taldearen ezaugarri nagusiak ez dira aldatu ez denboraren poderioz ez Universalekin fitxatzearen poderioz: punk rocka melodiaz lepo, lelo itsaskorrak, ukitu kaletarra eta gaztelaniazko letra errazak. Zalantzarik gabe, zaletu gaztetxoenentzako koktel aproposa. Kaotiko zuzenean ikusi baino ez duzue egin behar esandakoa baieztatzeko. Bestalde, Destino escrito-n El Drogasen kolaborazioa izan dute, eta patxangarako tarterik ere aurkitu dute El gran Txupinazo kantuan.