Vacazul rock taldeko sortzaile, abeslari eta gitarra jotzaile Jairo Zavalaren egitasmoa da Depedro. Jantziz aldatu, eta koloretsua hautatu du Jairo Zavala madrildar musikariak Depedro sortzeko. Hainbatetan izpi arinak izan arren, emaitza argitsua da, atsegina. Doinu beroak dira, eta bizinahia igortzen dute. Arima eta amodio hauskorrak, desberdintasun sozialak, eta negar eta oinazearen inguruko istorioak entzuten ahal dira kantuetan. AEB eta Mexikoren arteko mugako doinuak, basamortuko airea, eta AEBetako eta Latinoamerikako musiken sustraiak: blues, reggae, funk, rumba, son, salsa, Afrikako doinuak... Jairo Zavalak bihotzarekin kantatzen du, gitarra akustikoak,