Aerobitch-eko punk-rockerrek euren gitarrei azken astinduak eman eta gero, taldeko hiru kidek Muletrain sortzea erabaki zuten. Milk Fiction hardcore taldeko bateria-jolea gehitu zitzaien proiektura. Entsegu izerditsu batzuen ondoren, Estatu espainiarreko hiriburuan zuzeneko batzuk egin zituzten eta maketatxo bat atera zuten. Gero, lau kantuz osatutako Ep-a atera zuten Castellongo No Tomorrow zigiluaren eskutik. Eta orain punk primitiboz betetako lan luze hau argitaratu berri dute, errabiaduna, saturatua eta oso zaratatsua. Antiseen, Motorhead, Poison Idea edo Black Flag-en zaleentzat.