Al Infierno en Goitibera - Presaka
Al Infierno en Goitibera - Presaka (Demo 2005-etik hartua).
Al Infierno en Goitibera - Ikusten hasi naiz
Al Infierno en Goitibera - Ikusten hasi naiz (Demo 2005etik hartutako kantua) Demo 2005-ren lehen edizioa 2005eko abenduan argitaratu zuten eta bigarrena 2006ko otsailean. Punk eta hardcorea, bata zein bestea, lantzen ditu talde honek, eta nahiko txukun gainera. Entsegu lokalean grabatua, sei abesti jasotzen ditu lan honek, euskaraz zein gaztelaniaz abestuak, eta sistemarekin kritikoak direnak. Metalaren arrastorik ere aurkitu dugu, ez oso nabarmenak halere, kantuak laguntzen dutenak eta inoiz ez oztopatzen. Konposizioei dagokienez ere lan txukuna susmatu dugu, esaterako,
Presaka izenburuko kantua.
Patas (gitarra, koruak), Aran (ahotsak, koruak), Foro (baxua, koruak), Ramiro (bateria, koruak) eta Boy (gitarra) dira goitibera honen gidariak.