entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Death by sexy Eagles Of Death Metal

Stoner&rock CD
Egin dituen lan guztietan erakutsi du Josh Hommek alderdi dibertigarri bat. Eagles Of Death Metal taldean bateria jotzen du eta bere harropuzkeria eszenatokiaren atzealdean ezkutatzen du, nahiz eta argi dagoen jendaurrean azaldu gabe gelditu ezin eta kontzertuetan tontakeriak egiteari ezin diola uko egin. Hori da behintzat Gasteizko Azkena rocken ikusi ahal izan zena. Baina Josh Homme baino gehiago da honako proiektu hau, non gaztarotik lagun hoberena duen Jesse Hughes edo Millonaire taldeko Timmy Van Hamel ere aurkitzen diren. Guztiek beste deitura batzuk erabiltzen dituzte kantuok sinatzerako orduan; proiektuari seriotasuna kentzeko ahalegin faltsua da, izan ere Placebo edo Strokes bezalako taldeen kontzertuak irekitzen aritu izan dira azkenaldian. Honela bada, disko sendo baten aurrean aurkitzen gara, aurreko Peace, love & death metal lanean baino kantu landuagoak aurkitzen ditugularik. Mark Lanegan, Jack Black edo Joey Castilloren laguntza izan dute eta Queens Of The Stone Age-n soinutik aldentzen dira rockaren ikuspuntu irekiago bat erakutsiz. Tekila botila bat eskuan, gerria mugitu, mihia atera eta dantza egitera gonbidatzen gaituen disko horietakoa da hau. Denetarik dago hemen: Cherry cola abestiko jolasa edo Don
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.