Iratxoren lehen diskoaren izenburua
De donde el aire da la vuelta da. Urteak daramatza musika panoraman leku bat egiteko borrokan. Eta lortzen ari dela ematen duen arren, oraindik asko gelditzen zaio, ikasteko, hontzeko. Iratxoz mintzo garenean, mestizaiaz, fusioaz, erritmo freskoez eta ska, swing, jazz, funk, flamenko eta rockaz mintzo gara. Erritmoz beteriko musika, dantzara eta salto egitera bultzatzen gaituena.
Iratxo jaialdietan jotzeko talde bat da, zuzeneko indartsua dute eta publikoarekin konektatzen badakite. Aitzitik, formulak errepikatzen dituztela aipatu beharrean gaude, letra landuko abestiak, aldarrikapenezkoak, rock estilokoak baino kantu-egile erakoak eta leloz beterikoak.
Diskoko 14 abestiak luze eta astunak egiten dira denak jarraian entzuten baditugu. Gutxika entzutea gomendatzen da, diskoa zurrupadaka edatea, erritmo aldaketak, fusioa eta baikortasuna gozatzeko. Albertucho (
Tiempo para pensar), Canteca de Macao-ko Anita eta Txiki (
Loco) eta Kutxi Romeroren (
El aire que da la vida) kolaborazioak azpimarratu behar ditugu. Beste kolaboratzaile batzuk Carlos Chauen, Paco Cifuentes eta Txema (Quinto Parpadeo) izan dira.