entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jon Urrutia 2007

Costello music The Fratellis

Pop-rock CD
Azkenaldi honetan energiaz beteriko pop musika lantzen duten milaka talde agertzen ari dira. Erritmo dantzagarriak, melodia itsaskorrak, masa handiari heltzeko formula errazena, eta Glasgow-eko hirukote honek bikain aginte du hori. The Fratellis izena The Goonies filmean agertzen diren gaizkile familiatik hartuta dago. Gainera, ezkontzetan jotzen aritu ziren haien lehenengo diskoa plazaratzea lortu baino lehenago. Hit-ez beteriko diskoa dugu hauxe, haien lehenengo singlea (Henrietta) edota Chelsea Dagger eta Flathead kantuak kasu. Ez du bide erraza talde honek, Franz Ferdinand, Artic Monkeys edo Kaiser Chiefs-ekin lehian ibili beharko baita. Halako taldeak askotu dira eta saturazio egoera batera heltzen ari gara. The Fratellis gai izango dira haien musikari eusteko edo ahaztuak izango dira?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.