Mp3aren kontu honekin, gaur egun jendeak kantuak aukeratzen ditu bere Ipodean gustuko dituen abestiak entzuteko: lanean, klasean, autobusean, metroan, arratsaldeko paseoan, etab... Honek musikaren industria garai batean biniloan kaleratzen ziren singleetara eraman dezake hein batean, hau da, jendeak jada ez ditu disko osoak gustuko, kantu solteak baizik. Eta kantu solte horiek entzuleek beraiek aukeratzeko ahalmena badute hobe. Joera honek erakutsi dezakeen beste gauza bat gaur egun kaleratzen diren disko osoen maila baxua da, hau da, orokorrean iruditzen zait ez direla behar bezalako diskoak argitaratzen, edo gehienetan soberan dauden kantuak kaleratzen direla, eta bat baino gehiago gainera. Hala ere, zorionez, diodan teoria antzerako hau hiltzen duten diskoak badira oraindik ere, bai gurean eta baita kanpoan ere. Horietako bat da honako hau. Alec Ounsworthen ahots hauskorrarekin datozen abestiak sendoak dira gordetzen duten samurtasun eta melodietan. New York aldetik datoz eta ondo pasako duzu diskoa entzuterakoan, ondo pasa eta txalo egin.