Filmen musika konposatu ohi duen Danny Elfmanek Tim Burton zinema zuzendariaren lan berrirako sortu du score hau. Bien arteko hamaikagarren kolaborazioa da honakoa (Edward Scissorhands, Big Fish, etab). Izan dira aurretik horrelako harreman estuak, esaterako Alfred Hitchcock/Bernard Herrmann edo Stevel Spielverg/John Williams. Charlie & the Chocolate Factory soinu bandak iluntasuna, misterioa eta fantasia nahasten ditu, Elfmanengan hain berezia den baretasun minimalista horrekin (adibidez, Charlies Birthday Bar). Baina kontrastez beteriko doinuak ere jasotzen dira, telebistarako soinu banda alai batean bezala, umeen koruekin eta guzti, esaterako, filmaren hasierako kredituak musikatzen duen abesti melodikoarekin (Wonkas Welcome Song); edo epikotasunez beteriko uneak (The Boat Arrives).