entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
txabi@funtsak.net 2006

Canturrap Crim

Hip-hop CD
Crim-en bigarren diskoa dugu honako hau. Bartzelonako rapeatzaile honek katalanez idatzi eta errimatzen du, Kataluniako rapeatzaile gehienek ez bezala (behintzat argitaratzen dutenak). Erritmo indartsuak (bi pieza kenduta, berak idatziak dira diskoko kantuak) eta errima zorrotzak, batzuetan jostalariak. Hauexek ditu ezaugarri nagusiak. Katalanaren sonoritateak modu atseginean harritu gaitu, portugesaren tinbrearen antzekoa, D2 rapeatzaile brasildarren gisako lanak gogora ekarri dizkigu. Katalanak errimarako duen potentzial hau gertutik jarraitu beharko dugu, zalantzarik gabe. Crim-en ahotsean, behintzat, goxo eta aldi berean kaletar entzuten da. Diskoaren soinua nahiko klasikoa da, oso funkya, poparekin ere inoiz jostatzen dena, eta honek ukitu diferentea ematen dio lan honi Estatuan argitaratzen den hip-hoparekin alderatuz gero.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.