Joe Bataan soul-latin soinuaren New Yorkeko instituzioa da. Pelikuletan bezala, musikari bikain hau Sagar Handiko barrunbe kirastuenetatik dator. Bere kontserbatorioa kartzela izan zen eta handik ateratakoan garai guztietako latin souleko diskorik onenetarikoak sinatzen hasi zen. Benetakoa, zuzena eta hutsik gabekoa da, dantza egiteko eta bihotzera iristeko konposatzen duenean bederen. Funk-irrikak galdutako arima, Joe Bataam denboraz gaindiko agertzen da, eta garaikidea aldi berean, beltza eta latinoa, goxoa eta latza, baina ororen gainetik, egiazkoa. Joe Bataan entzuten den lekuan festa segurtatua dago!!!