Iazko udan Six Organs Of Admittance-n kontzertu bat gozatzeko aukera izan nuen. Ben Chasny talde buruak Elisa Ambroglio gitarra jolea aukeratu zuen laguntzaile moduan bira hartarako eta bikote moduan azaldu ziren gure aurrean.
Elisa banku edo aseguru etxe bateko langile bat bailitzan agertu zen eszenatokira. Alkandora zuria, tubo moduko gona, takoi altuak eta ilea motots batetan bilduta. Ikuslegoaren atentzioa lehen unetik erakarri zuen eta kontzertu osoz mantendu. Gitarra azido, zaratatsu eta bortitzen ordubeteko ekaitzaren ondoren ilea aske, zapatak kenduta, gona okertuta