Bo Diddley musikari ezinbestekoaren lehendabiziko bi diskoak biltzen dira CD honetan: 1957ko
Bo Diddley eta 1959ko
Go Bo Diddley. Gitarra jole aitzindari eta berritzaile honek hasieratik erakutsi zuen inor ez bezalako soinua aterako ziola bere gitarrari.
"The Originator" jaunaren musikan murgiltzeko berrargitarapen aproposa da hau. Alde batetik, bi disko CD batean bilduta datozelako eta, bestetik, barneko liburuxkan artistari buruzko informazio osatua eta argazkiak dakartzalako, den dena oso prezio onean.
Gitarra jotzeko modu erritmiko eta hinotikoa zeukan Bo Diddleyk eta hasierako rock and roll doinuen berritzaile nagusienetakoa izan zen. Gerora, bere eragina sekulakoa izan da rock and rollaren historian zehar.