entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

Black Slavery Days Askoren artean

Reggae CD
Esklabutzaren garaiak gogoan dituzu? Beltza zara, Afrika ama lurretik indarrez kanporatu zaituzte eta zure borondatearen kontra, indarrez, lur sailean lana egitera behartu zaituzte. 400 urte eta gero, esklabutza indarrean dago eta nahiz eta orain, itxuraz, esklabutza ez dagoen, buruko esklabutza fisikoaren gainetik inposatu da. Clappers diskoetxeak diruaren esklabutzarekin apurtu nahi du eta militantziaren esanahia berreskuratu. Reggae doinuak maite dituzte eta ez dute reggae musika merkantzia modura erabili nahi. Reggaea zabaldu nahi dute eta ez ustiatu. Lehen erreferentzi bezala 1975ean Jamaikako Ocho Rios-eko sound systemetan oihartzun handia izan zuten hainbat single berreskuratu dituzte. Kantuok zuten eduki politikoarengatik zailtasun handiak izan zituzten, diskoetxeek uko egiten ziotelako horrelako kantuak kaleratzeari. Zailtasunak zituzten taldeen artean, Burning Spear abeslariaren anaiaren Elias Rodneyren taldea dago, Arrows izenekoa. Baita Justin Hinds & The Dominoesen abeslaria izandako Tony Thomasen Skulls taldea edota lehen aipatutako Burning Spear-ekin batera abeslari lanetan aritutako Jah Blue Evansen The original Survivors taldea ere. Reggae musikaren alde iluna eta militantea ezagutzeko aukera paregabea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.