Batidoraz edo irabiagailuz egindako disko horietako bat da honako hau, eta ez zorabiatzen duelako, baizik eta hainbat osagairen uztarketa bikaina aurkezten duelako, beti ere erritmikoki eta pertseberantziaz egindakoa. Mex eta Carl Faure Grass Roots-en arduradunak dira, izenak berak dioenez, kea darien soinu beltz ia guztien aberria: hip-hop puruenetik hasita drum&bass futuristenaino. Hortaz, euren diskoa ezin zitekeen beste moduzkoa izan. Soula eta jazz erregistroetara maisuki irekitzen da gainera eta UK garajera zein house-ra gerturatu ere. Finean, itxura sendoko abesti sorta polita aurkezten digute. Abestiak oso dantzagarriak dira eta break-ak baxu lerro oso groovy-en atzetik datoz. Egileen hitzak erabiliz,